Markina-Xemein Zesta Eskola, Euskal Herriko txapeldun
Zumaiaren kontra neurtu dira finaletan Markina-Xemeingoak, eta sei partidatik lau irabazi dituzte. Etxean partidu bakarra eta Zumaian denak irabazi dituzteEuskal Herriko Herriarteko txapela jantzi dute asteburuan Markina-Xemeingo Zesta Eskolako puntist...
Zumaiaren kontra neurtu dira finaletan Markina-Xemeingoak, eta sei partidatik lau irabazi dituzte. Etxean partidu bakarra eta Zumaian denak irabazi dituzte
Euskal Herriko Herriarteko txapela jantzi dute asteburuan Markina-Xemeingo Zesta Eskolako puntistek. Zumaiaren kontra neurtu dira finaletan Markina-Xemeingoak; Unin izan zuten joaneko partidua bariku arratsaldean eta domeka goizean itzulikoa Zumaiako Aitzuri pilotale- kuan. Azken horretan nagusi izan ziren Markina-Xemeingoak; partidu guztiak irabazita lortu zuten txapela.Urduritasunak gehiago eginda etxean ez ziren finegi ibili Markina-Xemeingo pilotariak. Kadeteetan, 27 eta 30 galdu zuten Arakis eta Atain markina-xemeindarrek Aritz eta Egañaren kontra; Gazte mailan ere hiru tantoko aldeagatik (32-35) galdu zuten Alexek eta Danelek Eduardo eta Saez zumaiarren aurka, eta nagusietan, berriz, garaile atera ziren Gaizka eta Ibarluzea. 35 eta 19 irabazi zuten Uranga eta Segurolaren kontrako norgehiagoka.
Joaneko emaitzak aldekoak ez ziren arren, aukerak bazeudela eta, indartsu joan ziren Zumaiara Markina-Xemeingo pilotariak. Lasaiago jardun zuten etxetik kanpo, eta emaitzetan ere nabaritu zen hori. Arakisek eta Atainek 30 eta 18 irabazi zuten, Alexek eta Danelek 35 eta 32 eta Urrik eta Elkoro II.ak 35 eta 25.