Ikasturteko azken saria Macri Garciari
Ezetz Jakin lehiaketaren ikasturteko azken saria eman zuen atzo Berbalagunek. Ekaineko lehiaketaren galdera guztiak ondo erantzun ostean, Macri Garcia Barrosek jaso zuen saria: Zimela jatetxean bi lagunentzako otordua. Oraingoan, 50 pertsonek parte har...

Ezetz Jakin lehiaketaren ikasturteko azken saria eman zuen atzo Berbalagunek. Ekaineko lehiaketaren galdera guztiak ondo erantzun ostean, Macri Garcia Barrosek jaso zuen saria: Zimela jatetxean bi lagunentzako otordua. Oraingoan, 50 pertsonek parte hartu dute lehiaketan, eta lau izan dira galdera guztiak zuzen erantzun ez dituztenak. Berbalagunek aurreratu du azaroan jarraituko dutela lehiaketagaz.