Akordeoi taldearen eta Madalen eta Madalen Txiki abesbatzen saioa, bihar
Hiru taldeen emanaldia 23:00etan hasiko da, Txurruka Plazan. Aurretik, 20:00etan, akordeoilarien kalejira egingo da. Abesbatzek bost eta akordeoilariek hiru pieza eskainiko dituzteMutrikuko Madalen eta Madalen Txiki abesbatzek eta akordeoi taldeak 28. ...
Hiru taldeen emanaldia 23:00etan hasiko da, Txurruka Plazan. Aurretik, 20:00etan, akordeoilarien kalejira egingo da. Abesbatzek bost eta akordeoilariek hiru pieza eskainiko dituzte
Mutrikuko Madalen eta Madalen Txiki abesbatzek eta akordeoi taldeak 28. kontzertua eskainiko dute bihar, 23:00etan, Txurruka Plazan. Emanaldia hasi aurretik, 20:00etan, akordeoilarien kalejira egingo da.Julia Iriondoren zuzendaritzapean, akordeoilariek hiru pieza joko dituzte, eta abesbatzek, bost.
Ion Lekube izango da perkusioaren ardura hartuko duena, eta Roberto Bergarak, Juan Arriolak eta Jon Azpiazuk saxoa, gitarra eta tronpeta joko dituzte, hurrenez hurren.