Carlos Romero ondarrutarrak irabazi du Lekliktxoren argazki rallya
Lekeitio, Ondarroa, Durango, Zaldibar eta Barakaldoko 11 argazkizalek parte hartu dute Lekeitioko Lekliktxo Argazki Elkarteak antolatutako 2. Argazki Rallyan. Argazki album onenaren saria Carlos Romero ondarrutarrak eraman du, eta bigarren eta hirugarr...
Lehiaketa Untziolako egur lan taldeagaz elkarlanean egin zuten, San Pedroen egitarauaren barnean. Hori dela eta, parte hartzaileek Untziolako kideekin kofradian bertan bazkaltzeko aukera ere eduki zuten, «giro apartaz, kontzertu txiki batez eta solasaldiaz gozatzeko aukera», hain zuzen ere.
Argazki Rallya 09:00etan hasi zen, eta Lekliktxoko kideek azaldu dutenez, argazkilariei hiru gai eman zizkieten, eta bakoitzetik hiru argazki atera behar izan zituzten: itsas ondarea, fauna eta flora eta forma geometrikoak.