Atzo hasi ziren udako nekazal azokak, Axpen
Busturiko udako nekazal azokak hasi dituzte, eta hainbat produktu jarri dituzte aukeran nekazariek: patatak, azenarioak, arrautzak, porruak edota letxugak, adibidez. Lehenengo azokan bi mahai jarri badituzte ere, datozen asteetan ortuari gehiago eskai...

Busturiko udako nekazal azokak hasi dituzte, eta hainbat produktu jarri dituzte aukeran nekazariek: patatak, azenarioak, arrautzak, porruak edota letxugak, adibidez. Lehenengo azokan bi mahai jarri badituzte ere, datozen asteetan ortuari gehiago eskainiko dituztela adierazi dute. Udaletxe ondoko plazan batuko dira eguaztenero, 09:00etatik 12:00etara bitartean, irailaren amaierara arte.