Udalerriko merkatariek Gernika-Lumoko kontsumoa sustatzeko “Ni Gernikan” bideoa grabatu dute, eta gaur,
argazki erraldoia atera dute.
Guztira, 100 denda izan dira udaleko merkataritza sailak sustatutako ekimenean parte hartu dutenak.
Bideoagaz Gernika-Lumon erosteak dituen “
erakargarritasunak” ezagutarazi nahi dituzte merkatariek. Bai eta tokiko merkataritzak duen “indarra” erakutsi ere.
Udalak azaldu duenez, bideoak “
merkataritza txikiko baloreak” islatzen ditu; hau da, dendetan diharduten langileen balioak agerian uzten ditu, “herriko merkatarien zuzeneko arreta eta hurbiltasuna lantzen dituelako bideoak”.