Giro ikusgarriagaz gozatu dute San Martin ermitako jaietan
Ane Urruzolak (Billabona) eta Iker Sanzek (Lezo) irabazi dute Nagusien Dantza Solte Txapelketa. Ermita barruan eta aterpean jokatu dira mus eta briska txapelketakDantza solte txapelketa, umeentzako jolasak eta karta jokoak egon ziren aukeran, besteak b...
Ane Urruzolak (Billabona) eta Iker Sanzek (Lezo) irabazi dute Nagusien Dantza Solte Txapelketa. Ermita barruan eta aterpean jokatu dira mus eta briska txapelketak
Dantza solte txapelketa, umeentzako jolasak eta karta jokoak egon ziren aukeran, besteak beste, domekan, Markina-Xemeingo San Martin ermitako jaietan. Beste urte batez, egitarau oparoa prestatu zuten San Martin Kofradiakoek egunari ukitu berezia emateko, eta beso zabalik hartu zituzten, oinez zein autoetan, paraje ederragaz eta jaiagaz gozatzera hurreratu ziren guztiak.Ohi modura, aurreskuagaz hasi zuten eguna, eta nagusien dantza solte txapelketari hasiera eman zioten ondoren. Ikustaldia eskaini dute dantzariek aurten ere, eta aurtengo irabazleak Ane Urruzola (Billabona) eta Iker Sanz (Lezo) izan dira. Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta azpeitiarrak gelditu ziren bigarren, Maider Arrieta eta Jon Ander Iriondo azpeitiarrak hirugarren eta Irati Lopez eta Gorka Granado sopelarrak laugarren.
Dantzariek oinak astintzen zituzten bitartean, paellei azken osagaiak gaineratu zizkieten Paella Txapelketako parte hartzaileek. Lau lagunek osatu zuten epaimahaia, eta guztiak dastatu ostean, lehenengo lau paella onenak aukeratu zituzten.
Ermitaren aterpean
Arratsaldeko euria ere ez zen aitzakia izan ondo ez pasatzeko. Saku lasterketan, patatak eramaten, dantzan… gozatu zuten umeek.
Euritik ihesi, nagusiak ere ermita barruan eta haren aterpean jokatu zuten kartetan, bazkalostean. Jose Barenda 34. Mus Txapelketaren irabazleak Plaza eta Arrate izan ziren, bigarrenak Anitu eta Isidro, hirugarrenak Kepa eta Iñaki eta laugarrenak Zabala eta Meabe. Briska Txapelketan, ostera, Javier eta Mari Tere izan ziren nagusi, bigarren Idoia eta Eli gelditu ziren, hirugarren Lolita eta Martin eta laugarren Arantza eta Julian. Lehen laurak 150 euro eta txapelak, 100 euro, 80 euro eta 50 euroko sariak eraman zituzten etxera.
Eta egunari amaiera emateko, jaietako zozketa egin zuten. Aurtengo zenbaki saritua 579 izan da, eta San Martin Kofradiakoek azaldu dutenez, Olatz Basterretxeari irten zaio.