Urteko bigarren azoka berezian
Gernikako piperra izango da Merkatu plazako protagonista nagusia; ekainean Txakolina dastatu zuten bertaratutakoek.
Abendura arte, hileko lehen zapaturo moduan,
09:00etan zabalduko dute azoka berezia, eta
14:30ean itxi. Goizean zehar, Gernikako piperrak, eta piperrekin egindako mota guztietako pintxoak dastatu ahal izango dituzte plazan. Zapatuko hitzorduak eskualdeko herri desberdinetatik hurbildutako
ekoizleak batuko ditu.
Ohi legez, inguruko baserritarren ortuko produktuak zein kalitatek handiko bestelako jakiak (patea, eztia..) ere izango dira Merkatu plazara bertaratzen direnen aukeran. Artiasauek ez dute hutsik egingo, eta txikienek ere beraientzako lekua izango dute; azokak iraun bitartean, jolasak izango dituzte-eta.
Abuztuko azoka berezian Errioxako ardoa eta bakailaoa probatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.