Urdinbideko tunelak martxan jarri ostean, Autzaganeko errepide zaharra ibilgailuentzat gain,
oinezkoentzat eta bizikletentzat egokitu dute; dagoneko bidegorria erabiltzeko prest dago. Urdinbideko tunelak zabaldu eta bi hilabete beranduago bukatu dute errepide zaharreko obra hori.
Imanol Pradales Ekonomia eta Lurralde Garapeneko diputatua eta Andoni Agirrebeitia Zornotzako alkatea
Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez,
725.000 euro inbertitu dituzte
1.600 metro dituen bidegorria burutzeko, eta horrek, Autzaganeko gainaren bi aldeetan dauden oinezkoentzako tarteei jarraikotasuna ematea lortzen duela dio aldundiak: “Zornotzatik Muxikara doan oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide jarraitua egitea lortu da”.
Bidegorriaren proiektuaren barneapron, gainera, metalezko eta egurrezko
eusteko hesiak jarriko dira “galtzada eta oinezkoen bidea elkarrengandik banatzeko”. Oinezkoek erortzeko arriskua duten guneetan, berriz, egurrezko
barandak ere ipiniko dituztela jakinarazi du aldundiak. Hegoaldean, Zornotzan, argiteria areagotuko dute eta zirkulazio seinaleak berrituko dituzte.
Helburuak. Bizkaiko Foru Aldundiaren berbetan, proiektuaren helburu nagusia txirrindulari eta oinezkoentzako
azpiegitura eta zerbitzuak zabaltzea da, “hiri eta landa eremuak batzeko xede irmoarekin”. Ingurumenaren ikuspuntutik, berriz, ibilgailu pribatuen erabilera tradizionalak baino aukera “adeitsuagoa” eskaintzen duela bidegorriak gehitu du. “Egunero Urdinbideko tuneletatik pasatzen diren 16.000 ibilgailuentzako segurtasuna lortzeaz gain, aisialdirako esparru berria sortu da”.
Apirilaren 14an ireki ziren tunelak, eta ondorioz, lehengo BI-635 errepideak kategoria aldatu zuen, eta tokiko sarea osatzen du orain
BI-3325 izenagaz.