Eusko Label Ligaren lehenengo hiru jardunaldiak lehiatuta, hirutik bitan nagusitu da Urdaibai. Denboraldiko lehen estropadan lortu zuen lehen garaipena, eta bigarrena, zapatuan.
Atzo, berriz, ligako beste “oilarrak” eroan zuen Petronor Bandera. Hala, asteburuko emaitzen ondoren,
34 puntugaz Urdaibai dago sailkapen buru, eta puntu bakarrarera dauka Hondarribia.
Zierbenak ere bikain hasi du uda. Asteburuko
bi estropadetan bigarren amaitu du, eta 31 puntugaz hirugarren dago. 26 puntu ditu Santurtzi laugarrenak, eta atzetik Orio dago, 24 puntugaz.
Zapatuan ohorezko txandako lau traineruak sailkatu ziren lehenengo postuetan. Lehia estua eduki zuen talde bermeotarrak Zierbenagaz. 19 minutu, 31 segundo eta 8 ehunen markatu zuen Urdaibaik, eta 2 segundo eta 38 ehunenera sailkatu zen Zierbena. Zirraragarria. Hondarribiak irabazlearengandik 10 segundo eta 90 ehuenera amaitu zuen, eta 13 segundo eta 40 ehunenera sartu zen Santurtzi.
Urdaibaiko arraunlariak, atzoko estropadan.
Argazkia: Eusko Label Liga.
Atzokoa izan zen denboraldi honetako itsasoko lehen estropada. 19 minutu, 27 segundo eta 80 ehunenetan burutu zuten lehia hondarribitarrek. 4 segundo eta 94 ehunenera sailkatu ziren zierbenarrak, eta 11 segundo eta 2 ehunenera bermeotarrak. Bigarren txandako denborarik onena eginda, oriotarrak sailkatu ziren laugarren; Bermeoko eta Orioko traineruen artean sei ehuneneko aldea egon zen.
Lur Uribarren patroi elantxobetarrak atzo debutatu zuen Urdaibaigaz.
Euskotren Liga. Nesketan denboraldi honetan Euskotren Liga jokatuko duten lau traineruak erabakitzeko kanporaketak lehiatu dituzte asteburuko bi estropadetan.
Iazko liga irabazle
San Juan, Orio, Hondarribia eta GU Arraun taldeak ariko dira zein baino zein gehiago. Batelerek euren nagusitasuna erakutsi dute asteburuko bi estropadak irabazita. 11 minutu, 6 segundo eta 4 ehuneneko marka lortu zuten zapatuko erlojupekoan, eta 10 minutu, 42 segundo eta 73 ehunen markatu zuten atzo. Orioko arraunlariek ere asteburu borobila eduki dute; bi estropadetan bigarren sailkatu dira.