Ubideko hondakin solidoak garbitzeko lanak amaitu ditu Eako Udalak
Udalerria lurrazpitik zeharkatzen duen tunelean pilaturiko sedimentuak kendu dituzte. Garbiketa lan horiekin uholde arriskua ahalik-eta gehien murriztea du helburu udalakEako Udalak joan den astean amaitu zituen herriko ubidean hondakin solidoak garbit...
Udalerria lurrazpitik zeharkatzen duen tunelean pilaturiko sedimentuak kendu dituzte. Garbiketa lan horiekin uholde arriskua ahalik-eta gehien murriztea du helburu udalak
Eako Udalak joan den astean amaitu zituen herriko ubidean hondakin solidoak garbitzeko mantenimendu lanak.Iratxe Arriola Eako alkateak adierazi duenez, batez ere urte hasieran izandako euriteen ondorioz, sedimentu asko pilatu ziren ubidean. Eremu hori estalita egoten da, eta ur jario handiek ubideak gainez egitea eragin dezakete, eta hori gertatuz gero, aparkalekuaren eta udaletxearen inguruko zonaldean «uholdeak izateko arrisku handia» legokeela nabarmendu du.
Hondakin solidoen garbiketa lanak aurrera eramateko, udalak Bizkaiko Foru Aldundiari ustegabekoetarako diru laguntza eskatu zion, eta lanen exekuzio kostua 36.000 eurokoa izan da. Halako egituren mantenu lanak egitea «garrantzia handikoa» dela adierazi du Arriolak. Urteetan tunel horretan garbiketa lanak egin ez direla esan du, eta azken pilaketa horien ondorioz zenbait kanaletan zerbait egitea «beharrezkoa» izan dela nabarmendu du alkateak.
Lan horiez gain, tunelean hondakin solidoen pilaketa eragozteko obrak ere ari dira egiten. 2016. urtean Eako Udalak Uraren Euskal Agentziagaz jabari publiko hidraulikoko ibai ibilgu eta ertzetan batera lan egiteko lankidetzarako protokoloa sinatu zuen, eta aurtengo konpromisoen artean, Bekoerrekan, Madarya inguruan hondakin solidoak multzo handietan geldia- razteko obrak daude. Obra horiekin, errekan behera hondakin solido gutxiago iristea eta herrigunea libreago uztea ahalbidetuko da. Lanek uholdeetan «eragin zuzena» izango dutela adierazi dute obraren arduradunek. 72.600 eurokoa da aurrekontua.
Alkatearen berbetan, etorkizunerako udalaren ardura kanala «zaintzea» da; epeka garbiketa lanak egingo dituzte, pilaketa horiek berriz gerta ez daitezen.