Munduko arrozak prestatzeko eguna
IX. Munduko Arrozen jaialdia egingo dute bihar, Gernikan. Pasealekuak hartuko du jaialdia, beste urte batez, eta 10:00etan hasita, arrozen lehiaketan izena emateko aukera edukiko dute herritarrek. 13:00etan, aldiz, Sigi Saga dantza taldearen saioaz goz...

IX. Munduko Arrozen jaialdia egingo dute bihar, Gernikan. Pasealekuak hartuko du jaialdia, beste urte batez, eta 10:00etan hasita, arrozen lehiaketan izena emateko aukera edukiko dute herritarrek. 13:00etan, aldiz, Sigi Saga dantza taldearen saioaz gozatu ahalko da, eta 14:00etan, Miorita dantza taldearenagaz. 14:30ean aurkeztuko dituzte arrozak, eta herri bazkarian elkartuko dira bertaratutako guztiak. Bapo jan ostean, erritmo biziz jantziko dute gunea: abestiak, dantzak, musika… nagusituko dira.