Kosnoagakoek EHko Txapelketa lehiatuko dute
Txiki mailako nesken lehian hamalau probatan lortu dute Bizkaiko txapeldun izatea. Maialen Foruriak eta Ander Ormazak Bizkaiko errekorrak lortu dituzteKosnoagako igerilariek Euskal Herriko Txapelketa lehiatuko dute asteburuan, Galdakaon.Aurreko astebur...
Txiki mailako nesken lehian hamalau probatan lortu dute Bizkaiko txapeldun izatea. Maialen Foruriak eta Ander Ormazak Bizkaiko errekorrak lortu dituzte
Kosnoagako igerilariek Euskal Herriko Txapelketa lehiatuko dute asteburuan, Galdakaon.Aurreko asteburuan, taldeka zein bakarka, lan txukuna eginda bueltatu ziren etxera Bizkaiko Txapelketatik. Nesken txiki mailan hamalau Bizkaiko txapeldun geratu dira. 2003-2004 artekoak Bizkaiko txapeldun geratu dira taldeka. Maila bereko lau mutilek lortu dute txapeldun izatea.
Ane Obieta 50 m eta 100 m libreko modalitateetan lortu zuen urrea, eta 200 m-ko bizkar estiloan zilarra irabazi zuen. Garazi Bengoetxeak lau urrezko medaila eskuratu zituen: 100 m eta 200 m libre estiloetan, eta 100 m eta 200 m bizkar estiloetan.
Maialen Foruria txapeldun geratu zen 100 m bular eta 100 m estilo modalitateetan; 200 m bular eta 200 m libre modalitateetan, berriz, txapeldunorde geratu zen. Iraia Aranbarri 100 m-ko eta 200 m-ko bular estiloan lehenengo sailkatu zen, eta 100 m estiloak modalitatean bigarren sailkatu zen. Bular modalitateko 100 m-ko proban Bizkaiko errekorra lortu zuen.
Irati Bengoetxea 800 m librean nagusitu zen. Modalitate bereko 400 m-ko proban zilarra jantzi zuen, eta 200ekoan, brontzea. Anabel Egurrolak zilarrezko domina irabazi zuen 100 m eta 200 m bizkar modalitateetan. Garazi Fernandez onena izan zen 100 m estiloak modalitatean, eta 200 m estiloak proban hirugarren sailkatu zen.
Libre modalitatean, 4×100 m eta 4×200 m probetan Bizkaiko txapeldun geratu ziren, eta estiloak modalitateko 4×100 m-ko proban txapeldunorde.
Garazi Bengoetxea (100 m tximeleta), Irati Bengoetxea (400 m libre), Ane Obieta (200 m libre) eta Mailaren Foruria (100 m bular) Espainiako Txapelketa lehiatzeko sailkatu dira.
Mutilak
Aimar Ondarza hiru modalitatetan izan zen garailea: 100 m libre, 200 bular eta 200 m bizkar. Azken horretan Bizkaiko errekorra egin zuen. 50 m libreetan bigarren postuan sailkatu zen. Unai Uribe bigarren sailkatu zen 100 m eta 200 m bular probetan.
Aimar Irazabal 200 m estiloak modalitateko txapelduna da, eta 100 m eta 200 m bizkar modalitateetan txapeldunorde geratu zen. Aide Ercilla bigarren sailkatu zen 400m estiloak modalitatean, eta 200 m estiloak proban hirugarrena izan zen. Ize Carbo hirugarren postuan sailkatu zen 100 m tximeleta modalitatean.