Bermeoko Udalak Sollubeko errepidea konpontzea eskatu du
Bermeoko Udalak Solluben dagoen errepidea konpontzeko lanak egiteko eskaera egin dio Bizkaiko Foru Aldundiari.Errepidearen egoera konpontzea «ezinbestekoa eta derrigorrezkoa» dela azpimarratu du Benito Ibarrozala alkateordeak: «Sollubeko errepidea p...
Errepidearen egoera konpontzea «ezinbestekoa eta derrigorrezkoa» dela azpimarratu du Benito Ibarrozala alkateordeak: «Sollubeko errepidea pertsona askok erabiltzen dute egunero, batez ere, bermeotarrek, eta erabiltzaile guztien segurtasuna bermatzeko ezinbestekoa da konpontzea». Hortaz, «ahalik-eta arinen konpontzea» espero dute, «erabiltzaileen segurtasuna jokoan» dagoelako.
Udalak Sollubeko tunelak egitea eskatu zion azken osoko bilkuran foru erakundeari, eta «aldundiak eskaera hori aintzat hartzea eta ahalik-eta arinen tunelak egitea» espero du.