Xabier Isasti getariarrak irabazi du malenetako kartel lehiaketa
Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkateak eta Elena Cebrian kultura batzordeburuak 2018 urteko Malen jaiak iragartzeko kartelak aurkeztu dituzte, Xabier Isasti eta Nora Beristain egileekin batera.Xabier Isasti getariarraren kartelak iragarriko ditu Mutriku...
Xabier Isasti getariarraren kartelak iragarriko ditu Mutrikuko jaiak. Getariarrak 300 euroko saria irabazi du, eta, adierazi duenez, jaietako elementu nagusietako bat islatu nahi izan du kartelean, danborrada; jaien ardatza horixe delakoan. «Horrekin batera, jaien ezaugarri bihurtu den kolore aniztasuna agertu dut, horien artean, herriko banderaren urdina nagusi izanik».
Malenetako Umeen Eguna aurkezteko kartela, berriz, Nora Beristain donostiarrak egin du; Malen jaietako pertsonaia nagusiak batu nahi izan ditu, eta kontserba poto batean sartu. «Buruhandia, danborra, balea… Elementu horiekin batera, jaietako txinpartak eta aparrak ere agertu ditut, jaietako pozaren erakusle». Gazteen mailako sarituak 100 euroko saria jasoko du.
Kartel lehiaketaren irabazleak Arte Eskolako kideek aukeratu dituzte, ohi moduan. Sari banaketari dagokionez, ekitaldia Santixo Egunean (uztailaren 25ean) egingo da, pintura lehiaketaren ekitaldiarekin batera».