Herriko jaiak egun seinalatuak izaten dira, garrantzia askokoak, eta oso esperotakoak. Hala, baina, auzoetako jaiei ere garrantzia eman behar zaie, horiek ere auzotarrentzako herrikoak bezain bereziak dira-eta. Iritsi dira sanpedroak, eta ekintzez betetako asteburua osatu dute lumotarrek.
San Pedro eguna da biharkoa, eta txupin hotsagaz hasiko dituzte jaiak. Biharko, meza eta osteko ardau eta gaileta dastaketa prestatu dituzte. Baina, egun handiak etzikoa eta domekakoa izango dira.
Goizetik arratsaldera
ekintzez betetako egitaraua prestatu dute astebururako. Herri kirolek eta jatekoak leku berezia izango dute, tortilla txapelketa egingo baitute zapatuan, eta marmitakoa, berriz, domekan.
Herri kiroletan, urtero legez,
idi probak egingo dituzte zapatuan, plazan.
Lumoko sanpedroetan
karta jokoek ere presentzia nabarmena izaten dute auzotarren artean. Zapaturako mus txapelketa prestatu dute, eta domekan tutean arituko dira arratsaldean; jan ostean jolastuko dute bi egunetan.
Tradizioa mantenduz, dantzek hartuko dute plaza domekan,
Elai Alai dantza taldekoak egongo baitira Lumo girotzeko prest. Domekan gainera, umeek gozatzeko aukera bikaina izango dute, arratsaldean Axi Ekitaldiak antolatutako
jolasak izango direlako. Gainera, 18:00etan
disko festan dantzatzeko aukera izango dute, eta gero, txokolate jana egingo dute.
San Pedro festak hurrengo urtera arte agurtuko dituzte domekan 20:00etako txupinagaz.
Egitaraua:
Bihar:
11:45. Txupina.
12:00. Meza abestua. Ondoren, ardaua eta gailetak.
Etzi:
11:30. Tortilla txapelketako izen ematea.
12:00. Tortillen aurkezpena.
14:00. Tortilla txapelketako sari banaketa.
14:30. Herri bazkaria.
17:30. Briska txapelketa.
18:00. Idi probak.
18:30. Mus txapelketa.
21:00. Monologoak Gotzon Arrien eta Johnny Prohibidogaz.
Domekan:
9:00. Oinezko martxa (laburra 14 kilometrokoa eta luzea 20 kilometrokoa).
11:00 – 11:30. Marmitako Txapelketarako izen ematea.
12:00. Igel-toka eta futbolin txapelketa. Ondoren, sari banaketa.
13:00. Meza.
13:45. Elai Alai dantza taldea.
14:00. Marmitakoen aurkezpena.
14:30. Marmitakoen sari banaketa.
17:00. Tute txapelketa. Ordu berean, Axi Ekitaldiak; umeen jolasak, giza futbolina.
18:00. Txokolatada.
18:30. Disko festa.
20:00. Jaien bukaerako txupina