Busturialdeko Ur Partzuergoko langileek informazio falta salatu dute, euren egoeragatik kezkatuta
Gernika-Lumoko udalbatzak urteroko osoko bilkura egin zuen atzo Lumon. Busturialdeko Ur Partzuergoko langileek euren protesta eraman zuten bertara, eta “informazio falta” salatu zuten.
Euren etorkizun hurbilari buruz kezkatuta daudela esan zuten udal gobernuaren aurrean. “Busturialdeko Ur Partzuergoaren kontrako erabakia hartu duzue, eta langileok gure kezka larria adierazi nahi dizuegu”. Hori horrela, oraindik ez dakitela
integrazioren zegaitia aitortu zuten; ezta zein egoeratan egongo diren langileak Bilbao Bizkaia Partzuergoan ere.
Lumoko osoko bilkura
Langileen lanpostuak
zelakoak eta noiz artekoak izango diren ere ez zekitela gehitu zuten BUPkoek.
Horren aurrean, Jose Mari Gorroñok beharrezko dokumentuak dituenean, informazioa emango diela adierazi zuen. Bai eta, integrazioa burutzekotan, erabateko integrazioa izango dela esan zuen, eta “ez partziala”.
Gorroñok bi bileratan egon dela aitortu zuen, eta langileen egoera hobetzearen alde egingo duela hurrengoetan esan zuen. EH Bilduren eta EAJren zinegotzien artean eztabaida piztu zen, euren arteko
iritzi kontrajarriak direla-eta.
Adierazpen instituzionalak. Sexu askapenerako eguna zela atzokoa aprobetxatuta,
LGTBI+ pertsonen eskubideen alde egin zuten osoko bilkuran. Hori dela eta, adierazpen instituzionala irakurri zuten, eta politiketan sexu-aniztasuneko eta genero identitateko ikuspegia sartzeko asmoa erakutsi zuen alderdiek.
Gainera, La Manadako bost kideen askatasunaren
sententziaren aurkako adierazpen instituzionala ere irakurri zuten. Gainera, Kanariar Uharteetan gertatutako bortxaketa salatu zuten.
Batzorde informatzailea. Besteak beste, kontratu legearen garapena eta gardentasuna aztertzeko batzorde informatzailea sortzea erabaki zuen udalak, atzo. Batzorde berezia dela esan zuten, eta bera sortzeko gaiak adostu edota erabakitzen direnean desagertu egingo dela gehitu zuten. 11 aldeko botogaz eta sei abstentziogaz onartu zen proposamena.