Udako eguaztenak girotzeko prest datoz Astrako iluntzeak
Azken urteetan bezala, eguazten iluntzeak bereziak izango dira Astran; musika izango baita protagonista 20:00etatik aurrera. Gaur hasita uztailaren 25era bitarte, kontzertu bana hartuko du kulturararako fabrika sozialak.Gaur bertso saioak zabalduko du ...
Gaur bertso saioak zabalduko du Astra iluntzeetako egitaraua. Hala nola, Oihana Bartra, Igor Elorza eta Eneko Aldana bertsolariak izango dira Lilibertso taldeak antolatutako iluntzean.
Uztailaren 4an pailazoak igoko dira oholtzara, eta, umorez, bertaratutakoak gozarazteko asmoz ariko dira. Urdaibaiko eskola jantokien ekimenak gonbidatu ditu pailazoak Astrara.
Uztaileko bigarren eguaztena Kicking & Alive taldeak girotuko du. Pop rock estiloa jorratuko du Paul Omaetxebarria, Arkaitz Gaztelu, Joseba Obieta eta Patxi Goikoetxeak osatutako laukoteak. Lobak eta Arkibai izan dira uztailaren 11ko iluntzea antolatzeko ardura hartu dutenak.
18 arratsaldea, berriz, Tukatukada taldeak, Biztu irratiak eta Swingtxakuk bultzatu dute, eta Mirian Inza sortzaileak musikatuko du Astrako terraza.
Bosgarren eta azken emanaldia Sare eta Busturialdeko Ongi Etorri Errefuxiatuaken eskutik etorriko da, eta Josu Bergara izango da Astrako oholtzara igotzen azkena. Uztailaren 25eko egun horretan, gainera, tinbaleroak ariko dira herriko kaleetan.
Kontzertuak doakoak izango dira, eta 20:00etan hasiko dira Astrako kanpoaldean. Aurten ere jatekoa eta edatekoa izango da Astra iluntzeetan.