7.789 euro bildu dituzte helburu solidarioetarako
Bermeoko Kofradia Zaharrean hegaluze errea eta marmitakoa eskaini zituzten Arrain Azokan helburu solidarioekin. Bertan, 7.789,79 euro lortu zituzten.Arrain Azoka Elkarteak antolatutako ekimen hori hamar taldek egindako lanari esker burutu zen, eta han ...
Arrain Azoka Elkarteak antolatutako ekimen hori hamar taldek egindako lanari esker burutu zen, eta han lortutako dirua euren garapenean arazoren bat daukaten edo izan dezaketen 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako estimulazio programak garatzera bideratuko dutela nabarmendu dute elkarteko kideek.
Ekimen solidario horretan parte hartu duten taldeak honako hauek izan dira: Gurutze Gorria, AECC, Besalde, Kidenda, Caritas, Izaro Bikers, Eutsi Gogor Danok Batera, Kate Sarea, Sagrado Corazon ikastetxea eta Hurre Elkartea. Horiez gain, Infrisak, Barturen harategiak, Lazpiur okindegiak, Llona inprentak, Pescados Royok, Arrantzaleen Kofradiak, Itxasne janari dendak eta Lanbide Heziketak laguntza berezia eskaini dute ekimena aurrera eroateko.
2016. urtean 4.154 euro bideratu zituzten, eta iaz 6.300 euro. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak eta Arrain Azoka elkartearen presidenteak boluntarioen lana eta «herritarrek erakutsitako elkartasuna» goraipatu ditu, eta parte hartu eta lagundu duten elkarte, enpresa eta bestelakoei eskerrak eman nahi izan dizkie.