2.000 parte hartzailetik gora egon dira Gerlarien erronkan
Kirola, abentura eta natura lotzen dituen Gerlarien erronkak 2.000 parte hartzailetik gora batu zituen asteburuan, Gernika-Lumon. Probako izen emateekin bildutako diruaren parte bat Espainiako Minbiziaren Kontrako Erakundearentzat izan da. Hain zuzen, ...
12 eta 6 kilometroko gerlarien probak lehiatu zituzten. 10:00ak aldera hasi ziren 12 kilometroko elite mailakoak, eta hurrengoak ordu laurdeneko tarteagaz txandaka atera ziren.
12 kilometroko proban, Josu Orbañanos Agirre gernikarra izan zen onena, ordubete, 20 minutu eta 50 segundoko marka lortu zuen. Ivan Sanchez Barquin kantabriarra sailkatu zen bigarren, hamazazpi segundoko aldeagaz, eta Unai Martin Delgado gernikarra sailkatu zen hirugarren, ordubete, 26 minutu eta 34 segundoko denboragaz. 75 gerlarik parte hartu zuten proba luzeenean.
6 kilometrokoan 57 gerlari batu ziren, eta horietan azkarrena Francho Alvarez del Manzano izan zen, 52 minutu eta 16 segundoko markagaz. Christian Cardona (00.59.30) eta Jonatan Gonzalez (00.59.41) sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Taldekako parte hartzea
Parte hartzaile gehienek bikoteka edo taldeka egin zuten oztopo proba. 6 km-koan 633 talde egon ziren, eta 12 km-koan 390. 6 km-koan, esaterako, Ager Gonzalez gernikarra eta Iker Garate muxikarra nagusitu ziren; 56 minutu eta 21 segundotan amaitu zuten. David Marquez de la Torreren taldea sailkatu zen atzetik, minutu 1 eta 25 segundora. Dafne Cadenas Rodriguezen taldeak osatu zuen podiuma, ordubete, 3 minutu eta 23 segundoko denboragaz.
12 km-koan Aitor Escudero Hernandez eta bere taldekideak izan ziren azkarrenak, ordubete, 22 minutu eta 45 segundoko denboragaz.
Oztopoz oztopo ondo pasatzeko asmoagaz egin zuten gerlari gehienek erronka. Hain zuzen, urez, basaz, hormez, piramidez eta bestelako elementuekin betetako oztopoak gainditu behar izan zituzten partaideek euren indarra, oreka, erresistentzia eta trebetasuna neurtzeko.