Mutrikuk bigarren amaitu du Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finala 2-1 galdu dute Mutrikuko Danok Bateko puntistek. Zumaiak lortu du aurtengo txapela. Zumaiarrak kadete eta gazte mailetan nagusitu ziren, eta mutrikuarrek, berriz, nagusi mailako puntua irabazi zuten.Kadete ma...
Kadete mailan, 30-22 irabazi zuten zumaiarrek. Alain Basterretxea Danok Bateko atzelaria oso urduri jarri zen, eta hori dela eta, akats asko egin zituen. Horretaz jabetuta, zumaiarrek partida irabaztea lortu zuten.
Gazte mailan, aldiz, 35-32 irabazi zuten zumaiarrek. Danok Batekoak irabazten joan ziren ia partidu osoa, baina azken tantoetan zumaiarrek hobeto jokatu, eta partidua eureganatzea lortu zuten. Nagusi mailako partiduan, berriz, Zumaiko aurrelariak min hartu, eta partida bertan behera geratu zen. Ezer ez zegoenez jokoan, puntua mutrikuarren alde geratu zen.