Euskaraldiaren 30 hamaikako, ezagutara
Zapatuan aurkeztu zituzten Euskaraldiaren hamaikakoen 30 taldeak, Gernika-Lumoko San Juan Ibarra auzoan; horien artean, herri mailako hamaikako berezia, Oier Plaza, Monica Quiroz, Eneritz Artetxe, Cristian Pedruna, Itxaso Vazquez, Hibai Etxebarria, Val...

Zapatuan aurkeztu zituzten Euskaraldiaren hamaikakoen 30 taldeak, Gernika-Lumoko San Juan Ibarra auzoan; horien artean, herri mailako hamaikako berezia, Oier Plaza, Monica Quiroz, Eneritz Artetxe, Cristian Pedruna, Itxaso Vazquez, Hibai Etxebarria, Valentina Ridolfi, Koldo Zabala, Miren Intxausti, Liviu Costin eta Amaia Lezamiz gernikarrek osatutakoa. Euskaraldiaren ordezkari guztiak familia argazkia atera zuten, eta, ostean, herritar guztiak deitu zituzten ekimenean parte hartzera.