30 bat ume batu ditu zesta topaketak Jai Alain
Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Berriatua, Mutriku, Zumaia, Hondarribia, Gasteiz, Cabanillas, Noain eta Hossegorreko zesta eskoletako 30 bat umeren bilgune izan da Jai Alai, asteburuan. Mutiletan, etxeko bikote bat izan da garailea alebinetan. Eñaut Ast...

Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Berriatua, Mutriku, Zumaia, Hondarribia, Gasteiz, Cabanillas, Noain eta Hossegorreko zesta eskoletako 30 bat umeren bilgune izan da Jai Alai, asteburuan. Mutiletan, etxeko bikote bat izan da garailea alebinetan. Eñaut Astelarrak eta Eneko Intxaustik hiru tantoko aldeagaz irabazi diete berriatuarrei (20-17). Txikietan zumaiarrak izan dira txapeldunak; Gonzalo Agirrek eta Julen Cabanillasek 20-14 irabazi die bikote mutrikuarrari. Nesketan kiniela lehiatu dute Gernika-Lumo, Markina-Xemein eta Berriatuko bikote banak, eta etxeko bikotea izan da nagusi.