La Manada-ko bost kideak
aske utzi dituztela salatzeko manifestazioa egin zuten zapatuan Gernika-Lumon. Jendetza hurbildu zen Merkuriotik irten zen manifestaziora, eta herria zeharkatu ostean, emakumeak kalean libre eta aske egoteko dituzten oztopoak beste behin “agerian geratu” direla esan zuten.
Asunek Talde Feministakoek aldarrikatu zutenez,
“nazkatuta” daude “erasotuak eta erailak” izateaz, eta indarkeria sexistari aurre egiteko, egoera “lehen mailako arazo politiko moduan” hartzea eskatu zuten. Autodefentsa feministarako deia egin zuten, “emakumeen bizitzak jokoan daudelako”, eta bizitzaren aldeko apustu erradikala egiten dutela adierazi zuten. Hala, “feministak
erantzuteko prest” daudela azpimarratu zuten, eta “elkarrekin martxan” jarraituko dutela aitortu zuten.
Bihar Busturian. ‘La Manada’ taldeko bost zigortuen askatasunaren kontra ere agertuko dira bihar Busturian; elkarretaratzea 20:00etan egingo dute Axpeko bus geltokian.
Emakumeen aurkako
erasoak sistema patriarkalak bultzatzen dituen baloreen ondorioa direla arrazoituta elkartuko dira herritarrak; “Estatu Espainiarreko justizia faxistak erasoen biktimak humilatzen dituelako”.