31. Elantxobeko Estropada lehiatu zuten atzo eguerdian. 21 minutu, 7 segundo eta 75 ehunenetan burutu zuen estropada Getxok. Camargo (21:16,54) eta Santoña ( 21:18,17) sailkatu ziren atzetik.
Getxoko arraunlariak garaipena ospatzen, atzo.
Argazkia: Berme Arraun Argazkiak.
Mutrikuk egin zuen
lehen txandako denborarik onena: 21:36,79.
Etxeko taldea ere lehen txandan atera zen. 21 minutu, 52 segundo eta 34 ehunenetan amaitu zuten Artarrikoek estropada (hamargarren sailkatu ziren).
Elantxobeko arraunlariak, atzo.
Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak.
Bigarren txandan Santoña izan zen azkarrena, 21 minutu, 18 segundo eta 17 ehuneneko denboragaz. Santoñagaz batera, Hondarribiak, San Pedrok eta
Bermeok osatu zuten bigarren txanda. Bermeotarrak txandako azkenak izan ziren; 21 minutu, 50 segundo eta 52 ehunen markatuta, bederatzigarren sailkatu ziren estropadan.
Hirugarren eta azken txanda osatu zuten Getxok, Oriok, Donostiarra eta Camargok.
Bermeoko arraunlariak, atzo.
Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak.