Gernika-Lumoko, Markina-Xemeingo, Berriatuko, Mutrikuko, Zumaiako, Hondarribiako, Gasteizko, Cabanillaseko, Noaingo eta Hossegorreko zesta eskoletako umeen bilgune izan da Gernika-Lumoko frontoia, asteburuan.
Alebinetan etxeko bikote bat izan zen garailea.
Eñaut Astelarrak eta Eneko Intxaustik hiru puntuko aldeagaz irabazi zieten berriatuarrei (20-17).
Txiki mailan zumaiarrak izan ziren txapeldunak. Zumaia taldeko, Gonzalo Agirrek eta Julen Cabanillasek 20-14 irabazi zien bikote mutrikuarretako bati.
Nesketan kiniela lehiatu zuten Gernika-Lumoko, Markina-Xemeingo eta Berriatuko bikote banak, eta etxeko bikotea nagusitu zen.
(Argazkiak: Gernika Jai Alai Eskola)