Vilanovako bederatzi gazteen zigorra salatuko dute bihar, Bermeon
Bermeoko SOM-HI elkarte katalanak Vilanova i la Geltruko bederatzi gazteen aldeko elkarretaratzea antolatu du biharko.
Gazte horiei 29 urtetako kartzela zigorra egotzi zaie, 2014ean orduko Espainiako Ogasun ministroa zen Cristobal Montorok Vilanovara egin zuen bisitaren aurka agertzearen ondorioz.
Zigor hori salatzeko, eta “adierazpen askatasunaren alde dauden herritar guztiekin” bat egiteko deialdia egin dute beraz, Goiko Plazan, 18:30ean.