Musika Egunak kontzertuz beteko du gaur San Juan Ibarra
Musika Eguna ospatzeko Segundo Olaeta musika eskolako ikasleek doinuz beteko dute gaur Gernika-Lumoko San Juan Ibarra. Hainbat kontzertu eskainiko dituzte arratsaldean, eta bi saiotan banatuko dute emanaldia; lehenengoa 20:00etan izango da, eta bigarre...
20:00etan musika eskolako koruko ikasleek hasiko dute saioa; 7 eta 12 urte bitarteko 170 gazte igoko dira oholtzara.
Gazteak ez dira bakarrik ariko, konboekin abestuko dute eta. Guztiek batera, pop-rockeko kanta ospetsuak abestuz, San Juan Ibarra girotuko dute. Koruaren abestiak gaurkotzeko helburuagaz joan den ikasturtean abiarazi zuten elkarlana koruak eta konboek, eta gaur, oholtza gainean erakutsiko dute ikasitakoa.
Lehenenego emanaldia bukatuta, 22:00etan konboak bueltatuko dira, eta rockak girotuko du plaza. Amy Winehouse, REM, Dover, Governors eta Evanescence bezalako taldeen abestiak joko dituzte ikasleek.
Musika Egunagaz amaitzeko, SOME Rockers gazteen musika talde berria ariko da. 14 urtetik gorako ikasleek sortu dute taldea, eta korua eta konboak batzen ditu.
1950. urtetik hasita, hamarkada bakoitzeko pop-rock abesti bat joko dute SOME Rockers taldekoek,eta estilo horren bilakaera entzuteko aukera edukiko dute bertaratutakoek.