400 haurrek ospatu dute dantzarien eguna
Domekan 32. Busturialdeko Dantzari Txikien Eguna ospatu zuten. 11 dantza talde bildu ziren, 400 dantzari inguru: Mundakako Gaztezar eta Egunsenti, Busturiko Irrintzi Alai, Bermeoko Alkartasuna, Gernika-Lumoko Elai-Alai, Gautegiz Arteagako Artie, Ajang...

Domekan 32. Busturialdeko Dantzari Txikien Eguna ospatu zuten. 11 dantza talde bildu ziren, 400 dantzari inguru: Mundakako Gaztezar eta Egunsenti, Busturiko Irrintzi Alai, Bermeoko Alkartasuna, Gernika-Lumoko Elai-Alai, Gautegiz Arteagako Artie, Ajangizko Artxube, Foruko Urdaibai, Ibarrangeluko Lorea, Ibarruriko Baso Txoritxu eta Bakioko Itsas-alde taldeetako kideek dantza giroaz alaitu zuten Mundaka. Arduradunak oso pozik azaldu dira, dena «primeran» irten zelako eta jendea «pozarren» egon zelako.