MDK Swim itsas zeharkaldia lehiatuko dute bihar arratsaldean
Igerilariak 17:30ean irtengo dira Bermeoko portutik. Eutsi Gogor, Danok Batera Elkarteari lagunduko diote aurten. 'Streaming' bidez emango dute probaMDK Swim itsas zeharkaldia lehiatuko dute 400 igerilarik bihar. 17:30ean hasiko dute 2.500 metroko iger...
Igerilariak 17:30ean irtengo dira Bermeoko portutik. Eutsi Gogor, Danok Batera Elkarteari lagunduko diote aurten. ‘Streaming’ bidez emango dute proba
MDK Swim itsas zeharkaldia lehiatuko dute 400 igerilarik bihar. 17:30ean hasiko dute 2.500 metroko igeriketa proba, Bermeoko portuan.Aurreko urteetako esperientzia kontuan hartuta aurreikusi dutenez, lehenengo igerilariak ordu erdi beranduago helduko dira Mundakako portura. Hala, gehienezko denbora ordubete eta 20 minutuan ezarri dute.
Parte hartzaileek Lehendakari Agirre plazan hartu beharko dituzte dortsalak 13:00etatik aurrera. Neoprenoagaz zein neoprenorik barik egin daiteke itsas zeharkaldia, eta parte hartzaile guztiei txip bana emango diete, euren denborak jakiteko.
19:30etik aurrera banatuko dituzte sariak Mundakako plazan.
Emakumezko eta gizonezko lehenengo hiru sailkatuak sarituko dituzte, eta Mundaka edo Bermeoko lehen sailkatua sarituko dute. Zeharkaldia neoprenoagaz zein neopreno gabe eginda ere, saria jaso ahalko dute.
Elkartasuna
Aurreko urteetan beste zenbait proiektugaz egin moduan, oraingoan, Eutsi Gogor, Ganok Batera Elkarteari laguntzea erabaki dute, gaixotasun arraroak dauzkaten Urdaibaiko umeei eta euren familiei elkartasuna adieraziz. Elkarteko kideak kamisetan saltzen eta informazioa ematen egongo dira Mundakako plazan bihar, 13:30etik 20:00etara.
Bestalde, proba zuzenean jarraitzeko aukera egongo da; streaming bidez ikusi ahalko da MDK Swim Facebook-ean. Mundakako plazan daudenek pantaila erraldoi bat izango dute Mundaka BC dendan.