Dena prest Lasterbideanerako
Elkartasuna oinarri hartuta, 1.000 lagun inguru batuko dira korrikan Ondarroako kaleetan, domekan. Bi ibilbide egongo dira aukeran. Kale mozketak egon litezkeDomekan egingo da Ondarroan kirola eta aldarrikapena uztartzen dituen Lasterbidean lasterketa ...
Elkartasuna oinarri hartuta, 1.000 lagun inguru batuko dira korrikan Ondarroako kaleetan, domekan. Bi ibilbide egongo dira aukeran. Kale mozketak egon litezke
Domekan egingo da Ondarroan kirola eta aldarrikapena uztartzen dituen Lasterbidean lasterketa solidarioa. Animatzen zaz aringeingan etxea? lelopean egingo da korrikaren kirol eremutik jaiotako euskal errepresaliatuekiko eta euren gertuekiko elkartasun herri ekimena.Elkartasuna oinarri hartuta, 1.000 lagun inguru korrika egiten batuko dituztela aurreikusten dute antolatzaileek. Eta denek ere kaleetan korrika eginez herri oso baten borondatea irudikatuko dute.
Kirolaren bidez elkartasuna adierazi nahi dutenei Ondarroara joateko deia egin diete. Eta deialdia nazionala izanik, Euskal Herriko txoko guztietatik jendea hurbilduko dela espero dute. «Eskualdeko eta kanpoko herritarrak elkartasun egun eder bat ospatzera gonbidatu nahi ditugu».
Dagoeneko, 500 lagunetik gorak eman dute izena kirol proban, eta korrikalariek Lasterbideaneko kamiseta gorriagaz bi distantzia korrikan egiteko aukera izango dute: 7,2 kilometroko lasterketa luzea eta 3,4 kilometroko lasterketa laburra.
Lasterketa luzea Itsasaurre plazan hasiko da, eta korrikalariek Artibai ondoko pasealekutik Errenteria auzoraino joan beharko dute korrika. Ondoren, Iturribarrira, Kamiñazpira eta handik Alde Zaharrera joango dira, eta handik Itsasaurrera berriz. Lasterketa motza Itsasaurren hasiko da. Zaldupetik eta Iturribarritik pasa ondoren, Alde Zaharretik igarota Itsasaurreraino joango dira korrikalariak.
Dortsal «sinbolikoa»
09:00etan hasiko da Alamedan dortsal banaketa, eta nahi duenak azken orduan ere izena emateko aukera izango du, lasterketa bat edo besterako. Antolatzaileek aurreratu dutenez, gauzak gordetzeko lekua ere egongo da, Udal Erakusketa Aretoan.
Banatuko diren dortsalen artean bat berezia ere izango dela nabarmendu dute. Izan ere, 1 zenbakidun dortsala larriki gaixorik dagoen Ibon Iparragirre preso ondarrutarrari eskainiko diote. Modu horretara oroitu nahi izan dute presoa, eta baita ere bere senideak, lagunak eta Iparra Galdu Baik plataforma. «Iparragirre herritarra denez, keinu hau eduki nahi izan du- gu». Dortsal «sinbolikoa» izango da, eta presoaren amari emango diote oroigarri legez.
Lasterketa biak amaitzean, bestalde, sari banaketa egingo dute Itsasaurren. Helmugan sartzen diren azkerrenek txapelak jasoko dituzte, eta horiez gain, errepresaliatuek eskuz egindako oroigarri bereziak banatuko dituzte parte hartzaileen artean.
Baina Lasterbidean ez da bakarrik korrikalarientzat. Zapatillak jantzi eta korrika egin nahi ez dutenek beste hainbat ekintzagaz gozatzeko aukera izango dute. Egitarau zabala prestatu dute, eta, besteak beste, herri bazkaria, dantza aereoa, umeentzako puzgarriak, material salmenta, kale animazioa, ekitaldi nagusia, zozketak… egingo dituzte. Horrez gain, zumba luzaketa ere egingo da musikagaz girotuta lasterketak hasi aurretik. «Jai giroan sartzeko ona izango da. Korrikalariez gain, nahi duen guztiak parte hartzeko aukera izango du».
Zirkulazio mozketak
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, ekimena dela eta, bidea behin-behinean moztuta egon liteke kale batzuetan. 10:30etik eta 13:00etara bitartean korrikalariak pasako diren ibilbide tartean, eta ahal den neurrian, autoan ez ibiltzeko eskatu dute, korrikalarien segurtasuna ahalik- eta ondoen bermatzeko.