Tarinek ikasturteari amaiera borobila emango dio Markina-Xemeinen
Udaberriko emanaldi berezia eskainiko dute bihar, Uhagonen. Tarine eskolako 100 musikari inguruk parte hartuko dute. Adin guztietako musikariak batuko diraMarkina-Xemein eta Berriatuko udal musika eskolak ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du bih...
Udaberriko emanaldi berezia eskainiko dute bihar, Uhagonen. Tarine eskolako 100 musikari inguruk parte hartuko dute. Adin guztietako musikariak batuko dira
Markina-Xemein eta Berriatuko udal musika eskolak ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du bihar, 18:30ean, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Guztira, ikasturtean zazpi entzunaldi eskaini dituzte, formatu txikian. Orain, azken emanaldia «sekulakoa» izango dela iragarri dute. Eguraldi txarra egingo balu edo euria egiteko arriskua balego, saioa Bekobentako frontoian egingo luketeela esan dute.Udaberriko Emanaldia iragartzeagaz batera, Tarinekoek entzunaldi guztietan parte hartu dutenei eskerrak eman nahi izan dizkiete. «Entzunaldi guztiak jendetsuak izan dira, eta hori beti da aberatsa. Beraz, eskerrik asko guztioi».
Biharko saioa «guztiz bestelakoa» izango da. «Orain arte formatu txikietako saioak eskaini izan baditugu ere, ikasturteari agur esateko hau formatu handiko emanaldia izango da». Markina-Xemeinen eskainiko duten saio horretan Tarineko 100 musikari inguruk parte hartuko dute; 4 urtetik aurrerako ikasleak ariko dira. «Gero eta argiago badago ere, musika eskolak ez dira bakarrik umeen eskolak, nagusienak ere badira. Beraz, azken emanaldi horretan adin guztietako musikariak ariko dira». Besteak beste, Ixura eta Trikipand taldeek, konboek, kamara taldeek eta hizkuntza musikaleko eta tailerretako ikasleek parte hartuko dute.
Instrumentu asko
Zehatz esateko, zazpi musika taldek parte hartuko dute, eta hamar pieza inguru eskainiko dituzte. Instrumentuei dagokienez, denetarik ikusteko eta entzuteko aukera egongo dela esan dute. «Istrumentu asko egongo dira, eta errepertorioa ere zabala izango da». Hori gutxi balitz, tartean ezustekoak ere egongo direla esan dute. Emanaldi amaieran 50 musikari baino gehiago agertokian batuko direla ere esan dute. «Saioari amaiera borobila emango diogu».
Tarinekoentzat ere estreinako aldia da horrelako formatu handiko emanaldi bat antolatzen dutena, eta ordu asko sartu dituzte dena ondo-ondo antolatzen. Markina-Xemeinen Udaberriko Emanaldia eskaini eta gero, hilaren 21ean Berriatuan formatu txikiagoko saio bat eskainiko dute.