Jaietako Herritxouan izena emateko epea zabaldu dute
MARKINA-XEMEIN // Uztailaren 14ko herri bazkariaren osteko Herritxouan izena emateko epea zabalik dago. Parte hartu nahi dutenek udaletxeko harreran eman dezakete izena, uztailaren 6a orduko. Herriko merkatari elkartearen sei bonu egongo dira sari lege...
MARKINA-XEMEIN // Uztailaren 14ko herri bazkariaren osteko Herritxouan izena emateko epea zabalik dago. Parte hartu nahi dutenek udaletxeko harreran eman dezakete izena, uztailaren 6a orduko. Herriko merkatari elkartearen sei bonu egongo dira sari legez; hiru 17 urtetik beherakoentzat eta beste hiru gorakoentzat. Publikoaren erantzuna, euskararen presentzia, janzkera, originaltasuna eta agertokiko jarrera hartuko ditu kontuan epaimahaiak.