«Gustuko giroa» izan zuten zapatuan
Gorpuzti jaiak ospatu zituzten zapatuan, Ibarrangelun, eta goizetik berotu zuten giroa herritarrek. Eguerdian, paella txapelketa egin zuten, eta hamalau paella aurkeztu zituzten; irabazleak Bertokoak taldeko kideak izan ziren. Ostean, Beti Galdu taldea...

Gorpuzti jaiak ospatu zituzten zapatuan, Ibarrangelun, eta goizetik berotu zuten giroa herritarrek. Eguerdian, paella txapelketa egin zuten, eta hamalau paella aurkeztu zituzten; irabazleak Bertokoak taldeko kideak izan ziren. Ostean, Beti Galdu taldeagaz tabernaz taberna aritu ziren kantari, eta «gustuko giroa» sortu zela azaldu dute antolatzaileek. Arratsaldean, pilota partiduan, Titin eta Arrizabalagak 22-21 irabazi zien Uriona eta Uriondori. Argazki galeria ikusteko: www.busturialdea.hitza.eus.