Gazte Eguna antolatzeko bilera egingo dute etzi
ONDARROA // Ondarroako Gazte Asanbladak azaldu duenez, Gazte Eguna elkarlanean eta ahalik-eta gazte gehienen laguntzagaz antolatzeko bilera egingo dute etzi, 19:00etan, Gaztetxean. «Gazte Egunari Ondarroako gazte desberdinen arteko elkarlanak ematen d...
ONDARROA // Ondarroako Gazte Asanbladak azaldu duenez, Gazte Eguna elkarlanean eta ahalik-eta gazte gehienen laguntzagaz antolatzeko bilera egingo dute etzi, 19:00etan, Gaztetxean. «Gazte Egunari Ondarroako gazte desberdinen arteko elkarlanak ematen dio berezitasuna eta aberastasuna. Hori posible egiteko, lanean hasi behar gara». Aurtengo Gazte Egunerako irudia eta kolorea aukeratzeko prozesua eginda daukate, eta jaso dituzten ekarpenen inguruan ere eztabaidatuko dute.