Esku Pelota Taldea aurretik jarri da Bizkaiko Herriarteko finalerdietan
Bizkaiko Herriarteko Txapelketako finalera ailegatzeko beste pauso bat eman du asteburuan Markina-Xemein Esku Pelota Taldeak. Joan den barikuan Zeanuriren kontra jokatu zuten finalaurrekoaren joaneko jarduna 2-1 irabazi, eta aurretik jarri da taldea.Ka...
Kadete mailan 22 eta 2 galdu zuten Ibarloza II eta Etxabek, gazte mailan 22 eta 6 irabazi zuten Agirreamalloak eta Malaxetxebarriak, eta nagusietan ere 22 eta 17 nagusitu ziren Albizu eta Ibarloza.
Orain, bueltako partidak jokatu beharko dituzte finalera heltzeko, eta Pello Urionabarrenetxea taldearen entrenatzaileak lehia oraindik «estu-estu» dagoela badio ere, indar guztiak jarriko dituzte aurrera egiteko. «Lehia gogorra egongo da. Gure pilotariek Zeanurin egindakoa errepikatuz gero, aurrera egin ahal izango genuke. Baina oraindik ere pareko daude talde bion aukerak».
Animoak
Hitzordu garrantzitsua izango du, beraz, Markina-Xemeingo taldeak zapatuan. Bueltako partiduak 20:00etan hasiko dira jokoan Markina-Xemeingo Uni frontoian, eta herritar guztiak herriko taldea animatzera deitu dituzte.