Rachel Vanderwall Lointek Gernika Bizkaiara itzuliko da
Lointek Gernika Bizkaiaren arduradun eta zaleen jokalari kuttunenetako baten itzuleraren berri eman du Gernika KESBek. Rachel Vanderwalek talde gernikarragaz lehiatuko du 2018-2019 denboraldia.Kanadarrak bi denboraldi bete zituen talde gernikarrean (ta...
Kanadarrak bi denboraldi bete zituen talde gernikarrean (tartean, Emakumeen Ligan debutatu zuten urtea), eta bera da hurrengo denboraldirako klubak egin duen lehenengo fitxaketa. Mann Filterren eta Uni Ferrolen denboraldi bana egin ondoren itzuliko da Lointek Gernika Bizkaiara.
Jokalariaren lana, seriotasuna, jokoa zuzentzeko daukan gaitasuna eta defentsan erakusten duen intentsitatea nabarmendu ditu klubak.
Vanderwal pozik dago itzuleragaz, eta beste denboraldi batez dena emateko gogoz dagoela adierazi du: «Oso gustura egon nintzen, eta Gernikara bueltatzeagatik ilusioz beteta nago. Denboraldi arrakastatsua izateko ahal dudan moduan lagunduko dut».
Mario Lopez Lointeken entrenatzaileak adierazi du jokalariak eskolta zein joko antolatzaile moduan jokatu dezakeela, eta esate baterako, Ariztimuño jokalari moduan hazteko kide aproposa dela.