Pello Bilbaok denboraldiko bigarren etapa garaipena lortu du
Pello Bilbao Lopez de Armentia gernikarrak Dauphineko La Roserie Lehen Mailako mendatean amaitu zen seigarren etapa irabazi zuen zapatuan.Erakustaldia eman, eta maila onean, indartsu dagoela berretsi zuen. Beste 26 txirrindularigaz eguneko ihesaldian s...
Erakustaldia eman, eta maila onean, indartsu dagoela berretsi zuen. Beste 26 txirrindularigaz eguneko ihesaldian sartu, eta erasora jo zuen azken mendateko kilometroetan. Proba irabazteko faborito nagusiak izan zituen atzetik segika, baina ezin izan zuten harrapatu, eta 21 segundoko aldea atera zien. 3 or- du, 34 minutu eta 11 segundotan egin zuen 110 kilometroko etapa.
«Astanak nigan sinetsi zuen, eta asko ari zait laguntzen. Azken igoeran alde txikia lortu dut, eta eutsi egin diot. Zaila da Giroan parte hartu ondoren sasoiari eustea, baina ondo ikusi dut neure burua», esan zuen Bilbaok etapa amaitutakoan.
Domekako azken etapan 58. sailkatu zen, eta 27. amaitu zuen Frantziako Alpeetako lasterketa.
Giroan erakustaldia eman eta seigarren amaituta, une gozoa bizi du Astanako txirrindulariak. Beretzat denboraldiko bigarren etapa garaipena da asteburuan lortutakoa; Alpeetako Itzuliko lehen etapa izan zen lehena.