Denek gozatzeko aukera zabala, sanantonioetan
San Antonio eguna ospatuko dute Errigoitiko eta Busturiako herritarrek bihar. Besteren artean, meza eta janaria egingo dituzte egunaz gozatzeko. Jai giroak, baina, ez du etenik izango asteburuan.
Herri zein auzoetako jaiak egun handiak izaten dira herritarrentzat. Adin guztietako herritarrak batu, eta herrian sortutako giroaz gozatzeko aukera izaten baitute bertaratutakoek. Errigoitiko eleizalde auzoan eta Busturian ospatuko dituzte San Antonioak bihar eta asteburuan zehar.
Bihar, meza eta janari herrikoia egingo dituzte bi herrietan. Busturian gainera, trikitilariek herria girotuko dute arratsaldean. Eta gauean, saltsa dantzaldia eta su artifizialak izango dira.
Asteburuan gehiago. Herri txikietan jai handiak antolatzen dituzte, eta biharko egitarauaz gain, ekintzez betetako asteburua prestatu dute.
Errigoitin, zapatuan, azken urteetan egindako duatloi txikian parte hartuko dute gazteek, eta ondo pasatzeko aukera izaten dela azpimarratu du alkateak.
Domekan, jende gehiago hurbiltzen dela gaineratu du, eta arratsaldean burutuko den dantza ikustaldia “ikusgarria” izango dela esan du. Kirolak ere, presentzia izango du herrian, frontenis txapelketako finala eta finalerdiak jokatuko baitituzte asteburuan; finalerdiak zapatuan eta finala domekan.
Busturian zapatua izango da jai eguna, eta paella txapelketa egingo dute. Arratsaldean musika eta dantzez beteko da herria, eta gauean, berriz, Dja arituko da Abiñaburun.
Egitaraua:
Busturia
Bihar:
– 12:00etan, meza nagusia Andoni Deunaren baselizan. Ondoren, ohorezko agurra eta etxebarria trikitilariak tabernaz taberna. Ostean, sardina erre jana.
– 17:00etan, umeentzat jokoak eta urandere itsasontzian erromeria.
– 18:00etan, arratsaldeko meza. Ostean, Baserri Fashion Trikitilariak tabernaz taberna.
– 21:00etan, dantzaldia Kubatar Saltsa taldearekin.
– 22:00etan, su artifizialak.
Zapatua, ekainak 16:
– 12:00etan, itsaski paella txapelketarako izen ematea eta Euskal erromeria Irrintzi Alaigaz.
– 14:30ean, itsaski paella aurkezteko ordua.
– 15:30ean, auzo bazkaria.
– 17:30ean, umeentzako jokoak eta Apopillo kontu kontalaria.
– 19:30ean, Errosape taldeagaz abestiak eta dantzak.
– 22:30ean, DJ Elektrik Showcase Abiñaburun.
Errigoiti
Bihar:
– 12:00etan, meza.
– 14:30ean, herri bazkaria Ikuilu elkartean.
Zapatua, ekainak 16.
– 17:30ean, Errigoitiko III. Duatloi txikia. Gero, umeen jolasak.
– 19:30ean, I. Eleizaldeko frontenis txapelketako finalerdiak.
Domeka, ekainak 17.
– 11:00etan, meza.
– 11:30ean, Bizkai Esnea eskupilota txapelketako finalak kategoriaka. Benjamin, alebin, infantil eta promesen partiduagaz.
– 13:30ean, Tio Teronen Semeak Freshcool dantza ikuskizuna.
– 17:30ean, skate tailerra.
– 18:00etan, tute txapelketa.
– 19:30ean, I. Eleizaldeko frontenis txapelketako final handia.