3.800 kilo zabor atera dituzte itsas hondotik
Mutrikuko Udala, Euskadiko Kirol Portuak, Alkolea Intxirri elkarteak eta Kantauri Garbia kolektiboaren ekimenez, Mutrikuko itsas hondoaren garbiketa egin zuten hirugarren urtez jarraian, zapatuan. Ekintzan 50 boluntario inguruk parte hartu zuten, eta d...

Mutrikuko Udala, Euskadiko Kirol Portuak, Alkolea Intxirri elkarteak eta Kantauri Garbia kolektiboaren ekimenez, Mutrikuko itsas hondoaren garbiketa egin zuten hirugarren urtez jarraian, zapatuan. Ekintzan 50 boluntario inguruk parte hartu zuten, eta denetara 3.800 kilo hondakin atera zituzten. Antolatzaileek esan dute aurten duela bi urte baino plastiko gutxiago atera dutela.