160 ume inguru, duatloi txikian
Neska-mutilek txanda berean egin dute aurten. Amaieran dominak eta sariak eman dizkiete denei. Milla Herrikoia urrian Lurgorrin egingo dela aurreratu duteGiro ederrean egin zuten Errenteria auzoan Gernika-Lumoko Duatloi Txikia, zapatu arratsaldean. 150...
Neska-mutilek txanda berean egin dute aurten. Amaieran dominak eta sariak eman dizkiete denei. Milla Herrikoia urrian Lurgorrin egingo dela aurreratu dute
Giro ederrean egin zuten Errenteria auzoan Gernika-Lumoko Duatloi Txikia, zapatu arratsaldean. 150-160 umek parte hartu zuten proban. Adinaren arabera, distantzia desberdinak egin zituzten, eta, aurten, lehenengoz, neska-mutilak txanda berean aritu ziren. Antolatzaileek esan dutenez, umeek aurretik nahiz proban bertan gozatu zuten, eta pozik daude emaitzagaz.«Lehenengoz egin dugu Errenterian, eta helburuagaz pozik gaude. Uste dugu auzoei bizitasuna emateko modu bat dela halako kirol probak auzoetara eroatea. Bestetik, neska-mutikoak txanda berean egotea ere ideia ona izan dela uste dugu», azaldu dute Gernika ATren ordezkariek. Auzoetan egiteak bere abantailak eta desabantailak dituela argi dute, eta alde onen artean zirkuitua seguruagoa dela zehaztu dute.
Amaieran dominak eta sariak egon ziren denentzat. Hain zuzen, fruta eta jogurtez beteriko poltsak banatu zizkieten parte hartzaileei, kuaderno eta kirol probetarako egokia den plastikozko edalontzi banagaz batera.
Bestalde, Milla Herrikoia ere leku aldaketagaz dator aurten. Duatloia antolatzeko izan duten filosofiari eutsiz, Lurgorrin egingo dute, urrian (oraindik zehazteke daukate eguna).