Zaragozan amaituko dute denboraldia Artibai taldeko beteranoek
Bederatzigarren urtez aurten, bidaiagaz emango diote amaiera denboraldiari Artibai Futbol Taldeko beteranoek. Aurten Zaragozara abiatuko dira, At Ranillas Zaragozako beteranoen aurka lagunarteko partidua jokatzera.Zapatu goizean irtengo dira Zaragozara...
Zapatu goizean irtengo dira Zaragozarantz, 06:30ak aldera, eta partidua 12:00etan izango dutela jakitera eman dute.
Beti bezala, kirolak eta aisialdiak bat egingo dute irteeran, kirola egiteagaz gain, beste herri batzuetako taldeak ezagutu, elkarregaz jokatu eta partekatzea izaten da-eta Artibai Futbol Taldeko Beteranoen helburua.
Asmo horregaz, beraz, At Ranillas taldekoekin bazkaltzea dute asmoa, eta arratsaldean hiria ezagutzeko aukera edukiko dutela azaldu dute. Bertan lo eginda itzuliko da domekan etxera Beteranoen taldea, Gasteizen bazkaltzeko geldialdia egin ondoren.