Seigarrena eskuan, zazpigarrenaren bila
Erik Mendizabal Dania Jai Alaiko puntista mutrikuarrak seigarren Hiruko Koroa irabazi du Championship denboraldian. Gernika-Lumoko Unai Lekerikabeaskoak atzelari onenaren titulua bereganatu du.Seigarren Hiruko Koroa irabazita, Erik Mendizabal puntista ...
Erik Mendizabal Dania Jai Alaiko puntista mutrikuarrak seigarren Hiruko Koroa irabazi du Championship denboraldian. Gernika-Lumoko Unai Lekerikabeaskoak atzelari onenaren titulua bereganatu du.
Seigarren Hiruko Koroa irabazita, Erik Mendizabal puntista mutrikuarra marka guztiak hausten ari da Ameriketako Estatu Batuetako Danian (Florida).Championship denboraldian Mendizabal nagusi izan da bakarkako eta binakako txapelketetan. Aldi berean, kiniela gehien irabazi dituen puntista izan da. Hiru tituluak lortuta, Mendizabalek seigarrenez bereganatu du Hiruko Koroa.
Guztira, Mendizabalek 144 kiniela irabazi ditu. «Tarte handiagaz nagusitu da mutrikuarra». Kiniela gehien irabazi dutenen zerrendan, bigarren geratu dira Iker Foronda arabarra eta Ruben Bailo nafarra (97 kiniela). Laugarren Kevin Ithurria zuberotarra geratu da, 93 kinielagaz, eta Jon Zulaika donostiarra bosgarren (89).
Bakarkako Txapelketan Mendizabalek 34 kiniela irabazi ditu. Bigarren eta hirugarren postuetan geratu dira Diego Beaskoetxea (17) eta Iñigo Gorostola Arrieta (13). Bikoteka, aldiz, 28 kiniela irabazita, mutrikuarra aurrelari onena izan da. Zulaika (21) eta Arrieta (17) geratu dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren.
Atzelarien artean, Gernika-Lumoko Unai Lekerikabeaskoa Leke izan da onena; 23 kiniela irabazi ditu. Bigarren eta hirugarren geratu dira Alberto Otxoa Urtaran (19) eta Mikel Amigorena (15) gasteiztarrak.
Bigarren denboraldia amaituta, orain hirugarrena eta azkena jokatzen ari dira (Summer Season). Mendizabalek zazpigarren Hiruko Koroa irabaziko al du?