Roberto Aguado psikologoak hitzaldia eskainiko du gaur
Roberto Aguado psikologoak El secreto de la asertividad en los menores de 6 a 12 años hitzaldia eskainiko du gaur, 17:15ean, Nestor Basterretxea aretoan.Psikologoaren esanetan, «haurrak 6 eta 12 urte bitartean mundua ezagutzen ari dira, eta beharrezk...
Psikologoaren esanetan, «haurrak 6 eta 12 urte bitartean mundua ezagutzen ari dira, eta beharrezkoa da hori modu egokian egitea. Ezetz esaten irakasten diegu, desegokiak diren gauzez babesteko, baina irakatsi ahal diegu baietz esaten gauza egokiei? Asertibotasuna tresna garrantzitsu eta beharrezkoa da haurrentzat, eta modu egokian erabili behar dugu».
Aguadok hainbat ikerketa publikatu ditu, komunikabide desberdinetan lanean aritu da, eta psikologia institutu bateko zuzendaritza darama, eta ehunka ikastetxetako programa desberdin koordinatzen ditu. Hitzaldiari buruzko informazioa eskuragarri dago www.robertoaguado.com webgunean.