Roberto Aguado psikologoak gaur, 17:15ean, Nestor Basterretxea aretoan,
El secreto de la asertividad en los menores de 6 a 12 años hitzaldia eskainiko du.
Psikologoaren esanetan, “haurrak 6 eta 12 urte bitartean mundua ezagutzen ari dira eta beharrezkoa da hori modu egokian egitea. Ezetz esaten irakasten diegu, desegokiak diren gauzetaz babesteko, baina irakasten ahal diegu baietz esaten gauza egokiei? Asertibotasuna tresna garrantzitsu eta beharrezkoa da haurrentzako, eta modu egokian erabili behar dugu”.
Aguadok hainbat ikerketa publikatu ditu, komunikabide desberdinetan lanean aritu da eta psikologia institutu bateko zuzendaritza darama, ehundaka ikastetxetako programa desberdinak koordinatuz. Hitzaldiari buruzko informazioa
www.robertoaguado.com webgunean dago eskuragai.