Isuntzaren Asteburua ospatuko du arraun taldeak

Domekako traineru estropadez gainera, beste hainbat ekitaldi egingo ditu Lekeitioko arraun taldeak Isuntzaren Asteburua deritzotenean. Zapatuan, 11:00etan, Arraun Duatloia lehiatuko da plazan. Kirol proba bikoteka jokatuko da, batak arraunean egingo du...

Domekako traineru estropadez gainera, beste hainbat ekitaldi egingo ditu Lekeitioko arraun taldeak Isuntzaren Asteburua deritzotenean. Zapatuan, 11:00etan, Arraun Duatloia lehiatuko da plazan. Kirol proba bikoteka jokatuko da, batak arraunean egingo du, eta besteak txokor batzen. Parte hartzeko izena eman behar da Isuntzaren lokalean, 10:00etatik aurrera.

Horrez gain, 11:00etatik 13:00etara arraun topaketak egongo dira Isuntza hondartzan, eta LH1 eta LH6ko ume eta gurasoek parte hartu ahalko dute.

Arraun taldea aurkezteko ere aprobetxatuko dute zapatua. 14:00etan elkartuko dira guztiak udaletxeko eskaileretan.