I. Neska kadeteen futbol txapelketa egingo da etzi, Zaldupe futbol zelaian

Sei taldek parte hartuko dute, bi multzotan banatuta. Eskualdean eta bereziki Ondarroan «nesken futbola sustatzeko asmoagaz» antolatu du txapelketa AurrerakOndarroako Aurrera Kirol Elkarteak Kadete mailako nesken futbol txapelketa antolatu du zapatu ...

Sei taldek parte hartuko dute, bi multzotan banatuta. Eskualdean eta bereziki Ondarroan «nesken futbola sustatzeko asmoagaz» antolatu du txapelketa Aurrerak

Ondarroako Aurrera Kirol Elkarteak Kadete mailako nesken futbol txapelketa antolatu du zapatu goizerako, eskualdean eta bereziki Ondarroan «nesken fut- bola sustatzeko asmoagaz».

Partiduak Zaldupe futbol zelaian jokatuko dira 10:00etatik 14:00etara, eta bertan sei taldek parte hartuko dute, bi multzotan banatuta. A multzoan, Zarautz eta Leioako ariko dira Aurreragaz batera. B multzoan, berriz, Eibar, Amaikak Bat eta Zumaiako ariko dira. Aurrerak jakitera eman duenez, Lekeitio FTko hiru jokalarik ere Aurrerako neskekin parte hartuko dute, «eskualdeko nesken futbola sustatzeko bi taldeek daukaten helburuari jarraituz».

20 minutuko partiduak jokatuko dituzte, eta multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek finalerdiak jokatuko dituzte, eta hirugarren geratzen direnek bosga- rren eta seigarren postuak. «Aurrerak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu herriko neska futbolariak babestera zapatuan».

Zuzendaritza batzordeak txapelketari I. Neskatila Txapelketa izena jartzea erabaki du, «Ondarroako herriak beti izan duelako itsasoarekiko lotura estua eta bertako familia gehienak itsasotik bizi izan direlako».

Testuinguru horretan, eta gehienetan gizonen lana bakarrik nabarmentzen dela iritzita, hain garrantzitsua izan den emakumeen lana ere goraipatu nahi izan dute batzordekideek. Guzti horregatik, Aurrera Kirol Elkarteak txapelketa antolatu nahi izan du herrian emakumeek egindako lana azpimarratzeko, eta, bidez batez, nesken futbolari ere bultzada emateko.