Auzoetara ekintzak zabaldu, eta bide batez, herrigunean ibilgailuen zirkulazioan eragiten dituen oztopoak ekidin asmoz,
Uharte Kalean egingo dute proba,
zapatuan. 16:30ean hasi, eta 18:30ak aldera amaitzea aurreikusi dute.
Auzoei duten garrantzia eman nahi dietela azpimarratu dute Gernika Atletismo Taldearen ordezkariek: “Auzoetan gauzak antolatzea, orain arteko ekintzez gain, bestelako ekitaldiak egitea garrantzitsua dela uste dugu”. Era berean, kirola sustatzeagaz batera, Gernika ATren helburu nagusietako bat kirolean eta aisialdian herritarrei alternatiba bat eskaintzea dela gogora ekarri dute.
Gernika-Lumoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Gernikako Atletismo Taldeak elkarnalean prestatu dute, Allende Salazar, Mertzede, San Fidel, Seber Altube eta Barrutia ikastetxeen laguntzagaz.
Hamalaugarren urtez egingo dute herriko eta inguruetako ume eta gaztetxoak batzen dituen duatloia. Momentuz, 140 ikaslek izena eman dute, baina, parte hartu gura dutenek oraindik izena emateko aukera dute. Horretarako, Kirol Patronatura (Santanape Kiroldegia) bertaratu edo deitu behar da: 94-627 0 45. Gainera,
zapatuan bertan
16:00etatik aurrera ere
izena eman ahalko da.
20-25 boluntario ariko dira probaren antolakuntzan eta kudeaketan. Antolatzaileek inguruko bizilagunei eskatu diete probak iraun bitartean, ibilgailuekin euren lana ez oztopatzeko, eta ahal duten guztian euren laguntzeko eta euren lana errazteko.
Egin beharrekoa:
- Benjaminaurrekoak (6-7 urte): 300 m korrika + 420 m bizikletan + 300 m korrika
- Benjaminak (8-9 urte): 400 m korrika + 420 m bizikletan + 400 m korrika
- Kimuak (10-11 urte): 400 m korrika + 840 m bizikletan + 400 m korrika
- Haurrak (12-13 urte): 600 m korrika + 840 m bizikletan + 600 m korrika