Bolari Egunagaz amaitu da Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketen denboraldia
Amaitu dira 2018ko Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketa eta Lehendakari Txapelketa. 51 bolarik parte hartu zuten kanporaketetan, eta txapelduna Lasturreko Roman Arrizabalaga izan da. Bigarren, hirugarren eta laugarren postuetan Xabier Loiola (San Migel), ...
Txapelketari amaiera emateko, 61 bolazale batu ziren Bolari Egunean bazkaritan, eta bi omenduez gain, 15 urtez lehendakari izan den Anjel Ibarluzea omendu zuten, bola jokoari eskaini dion guztia eskertzeko. Mikel Urkia Zuloaga Markina-Xemeingo bizilagunak hartu du orain kargua.