Arteskolako ikasleen lanak, herriak ikusteko
Beste urte batez, Arteskolako ikasleen lanak jarri dituzte ikusgai, Gernika-Lumoko Kultur Etxean, eta herritarren lanak ikusi nahi dituenak ekainaren 15era arteko epea edukiko du. Urte osoan ikasitakoa praktikan jarri dute Arteskolako ikasle eta irakas...

Beste urte batez, Arteskolako ikasleen lanak jarri dituzte ikusgai, Gernika-Lumoko Kultur Etxean, eta herritarren lanak ikusi nahi dituenak ekainaren 15era arteko epea edukiko du. Urte osoan ikasitakoa praktikan jarri dute Arteskolako ikasle eta irakasleek, eta denetara, 32 margolan jarri dituzte Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Autoreek denetariko gaiak jorratu dituzte. Besteak beste, nekazaritza, paisaiak zein erretratuak aurkituko dituzte bisitariek.